www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002133

Nortzuek egin behar dituzte nahitaez izapideak Internet bidez?



2020/100 Foru Dekretoaren xedapen Gehigarri Bakarra: Zerga-betebeharrak betetzeko eta Ogasun eta Finantza Sailarekin harremanetan jartzeko bide telematikoak soilik erabiltzeko betebeharra, bai pertsona fisikoek zein juridikoek aurkezpen telematikoa egin behar dute.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta bide telematikoa erabiltzeko betebeharra aldez aurretik ezarrita ez badago, nahitaezkoa izango da bide telematikoak erabilita betetzea zergaldia, likidazio- edo aitorpen-aldia 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera hasten zaizkien zergei dagozkien zerga-betebehar guztiak, bai eta data horretatik aurrera sortutakoak ere, kasuan kasu. Halakoetan ere nahitaezkoa izango da Ogasun eta Finantza Sailarekin bide telematikoz harremana izatea, eta jakinarazpenak ere bide horretatik jasoko dira.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali