saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002133

Nortzuek egin behar dituzte nahitaez izapideak Internet bidez?

Aitorpen eta autolikidazio guztiak Internet bidez aurkeztu behar dituzte eta BizkaiBai sistemaren bidez aurkeztu edo eska daitezkeen ziurtagiriak modu horretan eskatu behar dituzte, ondoren aipatzen direnak:

  1. Pertsona juridikoak, erakundeak eta Sozietateen gaineko Zergaren zergadun guztiak, beren jardunean besteren konturako zenbat langile erabiltzen dituzten gorabehera: merkataritzako sozietateak, fundazioak, elkarteak, irakaskuntza erakundeak, erakunde erlijiosoak, udalak, mankomunitateak, partzuergoak eta gainerako erakunde publikoak.
  2. Hirugarrenen izenean Bizkaibai sistemaren bidez telematikoki jarduteko baimena dutela, zerga aholkulari gisa aritzen diren profesionalak.
  3. Besteren kontura hamar langile edo gehiago dituzten pertsona fisikoak, ondasun erkidegoak eta sozietate zibilak.

303 ereduaren aurkezpenean, aurrekoez gain, telematikoki egitera bahartuta egongo dira Hileroko Diru-itzultze Zentzuan alta emanda dauden zergapekoak.

Horrez gain, honako autolikidazio hauek dira telematikoki aurkeztu beharrekoak: 340, 560, 561, 562, 563 eta 566 ereduak, nahiz eta aitortzailea bere jardueran hamar langile kontratatu baino gutxiago dituen pertsona fisikoa izan.

2011ko apirilaren 1etik aurrera, Zergapekoen ordezkaritzan jarduteko baimendutako pertsonek 621 eredua telematikoki aurkeztu behar dute.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali