Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002129
Ondare-elementuak eskualdatzearen ziozko irabaziek (higiezinen salmenta, akzioak, inbertsio funtsak, etab.) aurrezkiaren oinarrian ordainduko dute zerga.
2014tik aurrera Aurrezkiaren likidazio-oinarriari eskala honetan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:
| Aurrezkiaren likidazio-oinarriaren zatia (euros) | Aplikatu beharrekoa tasa % |
|---|---|
| 2.500,00 eurora arte | 20,00 |
| Desde 2.500,01 hasta 10.000,00 | 21,00 |
| 10.000,01 eurotik 15.000,00 eurora | 22,00 |
| 15.000,01 eurotik 30.000,00 eurora | 23,00 |
| 30.000,01 eurotik aurrera | 25,00 |
Ondare-elementuak eskualdatzearen ziozkoak ez diren ondare-irabaziek eta sariek oinarri orokorrean ordaindu behar dute zerga, zergaren tarifa progresiboa aplikatzearen emaitzako tasarekin.
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/1/1. PFEZren 13/2013 FAren 75 eta 76 art.ak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.