www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002128

Pertsona batek ondoko sarrera hauek izan ditu ekitaldian: 2.500 €-ko dibidenduak kobratu ditu eta higigarrien kapitalaren 4.000 €-ko errendimendu negatiboa dakarkion asegurua erreskatatu du. Gainera, 3.000 €-ko ondare-irabazia ekarri dion higiezin bat saldu du. Elkarren artean konpentsa ditzake zenbatekoak?



Aurrezkiaren Oinarriaren errendimendu garbiak -3.000 € dira (+1.000 jasotako dibidenduengatik, zeren 1.500 € salbuetsita baitaude, eta -4.000 aseguruagatik). Higiezinaren salmentak aurrezkiaren oinarriaren ondare-irabazia dakarkio higiezinaren salmentak.

Aurrezkiaren Oinarriaren errendimendu negatiboak soilik elkarren artean konpentsatu ahal dira, eta emaitza negatiboa bada, hurrengo 4 ekitaldietako zerga-tasako errendimenduekin konpentsatu ahal izango du.

3.000 €-ko irabazia aurrezkiaren zerga-oinarrian integratuko da eta Zerga-Oinarri horien zerga-tasa ordainduko da.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali