www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002107

Zein administraziok kudeatzen ditu OHZren erreziboak?



  • Ondasun Higiezinen gaineko Zerga kudeatu, ikuskatu eta — hala borondatezko epean nola epe exekutiboan— biltzeko ahalmenak zein zerga-kudeaketa bidean emandako egintzak berrikusteko ahalmena zergapeko ondasun higiezinak kokatuta dauden udalmugarteko udalari dagozkio.
  • Hain zuzen ere, udalei dagokie bai salbuespenak eta hobariak aitortzea eta ukatzea, bai zerga-zorrak zehazteko likidazioak egitea, bai kobrantza-dokumentuak jaulkitzea, bai zor ez diren sarreren itzulketarako espedienteak ebaztea, bai egintza horien guztien aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea, bai eta gai horietan guztietan zergadunari laguntza zein aholkuak emateko beharrezkoak diren jarduketak egitea ere.
  • Udalek Bizkaiko Foru Aldundiari eskuordetu diezazkiokete aurreko bi zenbakietan zehazten diren eginkizunetako guztiak edo batzuk, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan.

13. art. 4/2016 FORU ARAUA, maiatzaren 18koa, Ondasun Higiezinen gaineko Zergari Buruzkoa (66,9 KB)


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali