www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002058

Lokal bat alokatzeko kontratua, hamar urteko kuotak aurretik ordaintzea hitzartzen duena. Nola zenbatzen dira diru-sarrerak eta gastuak?



Errentamendu-kontratutik eratorritako diru-sarrerak eskagarriak diren ekitaldian egotziko dira, eta gastuak, egiten diren urte bakoitzean. Beraz, errentamenduaren zenbatekoa jasotzen den urtean etekin bat lortuko da.

Etekin horri %60ko edo %50eko integrazio-ehuneko guztiak aplikatuko zaizkio, 2 edo 5 urte baino gehiagoko sorrera-aldia badute, hurrenez hurren.

Kasu honetan, %50eko ehunekoa aplikatuko da.

Gainera, ondoko ekitaldietan etekin negatibo bat izan daiteke, kontratuaren gainerako urteetan izandako gastuengatik, errentatzailearentzat kengarriak direnengatik, sortutakoa.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali