Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002056
Lonja baten errentamendua denez, zerga-oinarri orokorrean integratuko da kapital higiezinaren etekin gisa. Etekin osoa murriztu egingo da etxebizitza eskuratzeko beharrezko gastuen zenbatekoan eta erabiltzeagatiko eta denboraren joanagatiko narriaduraren zenbatekoan. Gastu kenkarien baturak ezin izango du sortu etekin garbi negatiborik higiezin bakoitzarentzat.
Azpimarratu behar da higiezina errentan egon den aldiari dagozkion gastuak soilik direla kengarriak.
Kasu horretan, hau izango da etekin garbia:
Kontzeptua | Zenbatekoa |
---|---|
Diru-sarrerak (BEZik gabe) | 6.500€ |
Gastuak (BEZik gabe) | |
OHZ | 110€ |
Estolderia | 10€ |
Pintura 472/1,18 | 400€ |
Asegurua | 90€ |
Interesak | 7.000€ |
Amortizazioa 100.000x%80x%3 | 2.400€ |
Gastuak guztira | 10.010€ |
Etekin garbia = 6.500-10.010 | 3.510€ |
Egotzi beharreko etekina | 0 € |
Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 30.1. eta 32.2 art.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.