saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002056

Zergadun bat lonja baten jabe da, 2013. urtean 100.000 eurorengatik erosi zuena. Urte horretan bertan errentan eman zuen, eta horren ondorioz, 7.670 euroko diru-sarrerak eskuratu ditu (BEZa barne). Ekitaldian gastu hauek izan ditu: OHZ 110 €, lonja erosteko maileguaren interesak 7.000€, estolderia 10€, margoa 472€ (BEZa barne), asegurua 90€. Nola ordainduko du? Zer etekin garbi eskuratuko du?

Lonja baten errentamendua denez, zerga-oinarri orokorrean integratuko da kapital higiezinaren etekin gisa. Etekin osoa murriztu egingo da etxebizitza eskuratzeko beharrezko gastuen zenbatekoan eta erabiltzeagatiko eta denboraren joanagatiko narriaduraren zenbatekoan. Gastu kenkarien baturak ezin izango du sortu etekin garbi negatiborik higiezin bakoitzarentzat.

Azpimarratu behar da higiezina errentan egon den aldiari dagozkion gastuak soilik direla kengarriak.

Kasu horretan, hau izango da etekin garbia:

Kontzeptua Zenbatekoa
Diru-sarrerak (BEZik gabe) 6.500€
Gastuak (BEZik gabe)  
OHZ 110€
Estolderia 10€
Pintura 472/1,18 400€
Asegurua 90€
Interesak 7.000€
Amortizazioa 100.000x%80x%3 2.400€
Gastuak guztira 10.010€
Etekin garbia = 6.500-10.010 3.510€
Egotzi beharreko etekina 0 €
Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 30.1. eta 32.2 art.

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali