saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002013

Negozio-lokal baten gozamendunak errentan utzita dauka hirugarren bati.Ekitaldian zehar, sute bat gertatu zen, eta gozamendunak bere gain hartu zituen konponketa-gastuak; ez hobekuntza-gastuak, suteen aurkako asegururik ez dagoelako. Konpontze-gastuak hondakinak kentzea, igeltserotza-lanak, elektrizitate-lanak, zurgintza-lanak, moketa jartzea eta pintatzea izan ziren. Gozamendunak deduzitu al ditzake konpontze-gastuak?

Gastu kengarritzat etekin garbia kalkulatzeko: etekinak lortzeko egin behar izan diren gastu guztiak , besteak beste artapen eta konponketa gastuak. Horregatik, gozamendunak, konponketa egin den urtean, konponketa horien gastuak deduzitu ahal izango ditu.

Dena den, ondasun higiezin bakoitzeko, gastu kengarrien baturak ezin du ekarri etekin garbia negatiboa izatea.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali