www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002011

Zergadun batek lonja bat utzi du errentan, ile-apaindegiko negozio gisa berehala ustiatzeko. Instalazioak erosteko eta egokitzeko, mailegu bat eskatu zuen. Eraikinaren eta instalazioen amortizazio-gastuak eta interesen ordainketaren gastuak direla-eta, lehenbiziko urteko etekin garbia negatiboa da. Negozio baten errentamenduan, aplika al daiteke araudian ezarritako gastu kengarrien muga?



Egoitzakoa ez den kapital higiezinaren etekin garbia zehazteko, negozio baten errendimendua, besteak beste, errendimendu hori lortzeko beharrezkoak diren gastu guztiak hartuko dira kontuan, baita erabileraren eta denboraren joanaren ondoriozko narriadura ere. Lortutako etekin garbia zerga-oinarri orokorrean txertatuko da, eta zenbateko horri errentamendutik eratorritako gainerako etekinei aplikatu beharreko gastu kengarrien muga aplikatuko zaio. Beraz, errendimendu garbia EZIN da negatiboa izan.

 
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali