saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002011

Zergadun batek lonja bat utzi du errentan, ile-apaindegiko negozio gisa berehala ustiatzeko. Instalazioak erosteko eta egokitzeko, mailegu bat eskatu zuen. Eraikinaren eta instalazioen amortizazio-gastuak eta interesen ordainketaren gastuak direla-eta, lehenbiziko urteko etekin garbia negatiboa da. Negozio baten errentamenduan, aplika al daiteke araudian ezarritako gastu kengarrien muga?

Besteak beste, negozio baten errendimendutik eratorritako kapital higigarriaren etekin garbia kalkulatzeko, etekin hori lortzeko egin behar izan diren gastu guztiak hartuko dira kontuan, bai eta erabilerak nahiz denboraren joateak eragindako narriadura ere. Lortutako etekin garbia zerga-oinarri orokorrean sartuko da, eta zenbateko horri aplikatuko zaio errentamendutik eratorritako gainerako etekinei aplika dakiekeen gastu kengarrien muga. Beraz, etekin garbia negatiboa izan daiteke.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali