www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002009

Zergadun baten aldi baterako, 10 urterako, gozamen-eskubide erreala eratzen du beste baten alde, 100.000 eurorengatik. Ondoren, gozamendunak errentan ematen du higiezina urteko 20.000,00 eurorengatik. Kapital higiezinaren zer etekin izango dute biek?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2025/1/1

  • Jabetza soilaren titularrak Zerga-oinarriaren 100.000,00 euroko kapital higiezinaren etekina lortuko du, baldin baleude, beharrezko gastuak ken dakizkiona.
  • Bestalde, gozamendunak 20.000,00 euroko kapital higiezinaren etekin osoa lortuko du.
    • Ohiko etxebizitzaren errentamendua bada ( Hiri-errentamenduen Legearen 2.1 artikulua) aurrezkiaren oinarriaren etekina izango da, eta gastu gisa jarri ahal izango dira gozamena eskuratzeko maileguaren interesak, ez ordaintzeagatiko aseguruaren prima (300 €gehienez) eta hobariaren % 30.
    • Ohiko etxebizitzaren errentamendua ez bada, etekina Zerga-oinarrian egotziko da, eta eskubide erreala eskuratzearen balioa zati iraupen-urteen kopurua (100.000/ 10) eta etekina lortzeko gainerako beharrezko gastuak amortizazio-gastu gisa kendu ahal izango dira.
 
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali