saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900002001

Zergadun bat lokal baten jabe da eta urte osoan alokatuta dauka. Lokalak sortzen dituen gastuak, besteak beste, OHZ, komunitatea eta energia elektrikoa, errentariak jasaten ditu dagokion ordainagirian. Gastu horiek kengarriak izango al dira?

Bai. Kapital higiezinaren etekinen gainean atxikipenaren oinarria zehazteko, kontuan izan behar da Hiri-errentamenduen Legean aurreikusitako errentaren kontzeptua, bai eta jasan daitezkeen zenbatekoak ere, besteak beste, galderan deskribatutakoak.

Hori dela eta, jasotako errentaren zenbatekoak eta errentamenduaren titularrak kobratzen dituen gainerako kontzeptuak osatuko ditu etekin osoak. Geroago, gastu kengarritzat hartzen badira, etekin garbiaren kalkulutik kenduko dira.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. 13/2013 FAko 30 eta 32. artikulua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali