www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001986

Zergadun batek etxebizitza bat errentan eman dio familia bati, haiek beren ohiko etxebizitza eratzeko. Aldez aurretik 6 urteko etekina jasotzen du, 50.000 zenbatekoa. Zer ehunekotan integratuko du?



Ohiko etxebizitza izango den etxebizitza baten alokairua da, eta horrenbestez, aurrezki-oinarrian integratu beharreko etekin bat. Aurrezki-oinarriaren etekin guztiak %100ean integratuko dira. Etekin irregularrak %60an edo %50ean integratzea oinarri orokorreko etekinetan aplikatzen da soilik. Beraz, integratu beharreko etekina 50.000 eurokoa izango da.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 30.3 eta 32.2 artikulua

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali