www.bizkaia.eus/guregida
Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001963
Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 102. artikuluko 3. idatz-zatiko aitorpena.
Lanaren etekinak ezarritako mugara ez iritsi arren, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 102. artikuluko 3. idatz-zatian adierazitako arrazoiengatik aitorpena aurkeztu behar bada (Zergaren Araudiko 73 ter.1 artikuluko h) letran ageri den kasua salbuetsita), zergadunak hauen artean hautatu ahal du:
- Zerga berari buruzko xedapen orokorren arabera ordaindu.
- Zerga lanaren etekinak soilik kontuan hartuz ordaindu, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 102. artikuluko 3. idatz-zatian ezarritako erregelen arabera.
Tributazio mota honi dagokionez (b):
-
Tauletan ezarritako atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko kontuan hartuko den zenbatekoa honakoa izango da sortutako etekin-mota honen zenbateko osoari honako irizpide hauek aplikatzearen emaitzakoa:
- Bidezko integrazio-ehunekoak aplikatuko dira.
- Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauak xedatzen duenaren arabera salbuetsita dauden ordainsariak bazter geratuko dira.
- Ondoko errentak ez dira kontuan hartuko (Zergari buruzko Foru Arauko 71. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letran xedatutakoa ordainsariei aplikatzearen emaitzako gehieneko mugarekin): 1/ sustatzaileek enpleguko pentsio planetara egindako ekarpenak; 2/ enpresa sustatzaileek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko abenduaren 14ko 2016/2341 (EB) Zuzentarauan (enpleguko pentsio-funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruzkoa) arautzen diren pentsio-planetara egindako kontribuzioak; 3/ bazkide babesleak BGAEetara egindako ekarpenak; 4/ enplegatzaileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara egindako ekarpenak, zerga-oinarri orokorra txikitzen dutenak; 5/ hartzaileak enpresen aurreikuspen planetan ordaindutako primak.
- Etekinen jasotzaileak epaile baten ebazpena dela bide konpentsazio-pentsioa eman behar badio bere ezkontideari edo izatezko bikotekideari (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratutako izatezko bikotea), horren zenbatekoari atxikipen-ehunekoa kalkulatzeko kontuan hartu beharreko ordainsarien zenbatekoa kendu behar zaio, baldin eta Zergaren Araudiko 88. artikuluko 3. idatz-zatiko 4. erregelan ezarritako betekizunak betetzen badira.
- Lanaren etekin aktiboak zein pasiboak lortzen dituen pertsona desgaituek langile aktibo desgaituen atxikipenen taula aplikatu ahal diote jasotako etekinen guztirako kopuruari (aktiboak eta pasiboak).
- Horri dagokionez, familiaren egoera egutegiko urteko lehenengo egunean dagoena izango da, edo harremanen hasierako egunekoa, baldin eta harremanok egutegiko urtearen lehenengo egunaren ondoren hasi badira.
- Oro har ezarritako epealdian sartu beharreko zenbatekoa bi zatitan sartu ahal izango da.
- Ondoko inguruabarretan dauden zergadunek ezin hautatu izango dute tributazio mota hau:
- Lan eginez 20.000 eurotik gorako etekinak lortu dituztenek.
- Ondare-kapitaletik eta irabazietatik etekin positiboak lortzen badituzte, eta zenbateko osoa 1.600 eurotik gorakoa bada, edo Zergaren Araudiko 96.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, atxikipenaren oinarria zerga-oinarrian sartu beharreko zenbatekoak ezartzen ez duten inbertsio kolektiboko entitateen akzio eta partaidetzen eskualdaketatik edo itzultzetik eratorritako ondare-irabaziak ez badira.
- Jarduera ekonomikoen etekinak lortu dituztenek.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren erroldan alta emanda daudenek, jarduera egin zein ez.
- Batasunaren politikaren zioz galerak izan dituztenek.
- Honako errenta-egozketa hauek dituztenek: nazioarteko zerga-gardentasunaren araubidekoak; zerga paradisutzat jotzen diren herrialde edo lurraldeetan eratutako talde-inbertsioko entitateetako bazkide eta partaideenak; zergaren foru arauko hogeita hamalaugarren ondoriozkoak (xedapena sozietateen gaineko zergaren kargapeko sozietate zibilei buruzkoa da); aldi baterako enpresa-elkarteetako eta interes ekonomikoko taldeetako partaidetzei dagozkienak.
- Aurreko urteetako ondare-galeren edo likidazio-oinarri negatiboen konpentsazioak kontsignatzen dituztenak, bai eta aurreko ekitaldietako etekin negatiboak ere.
- Baterako tributazioa hautatu dutenek.
- Honako arrazoietako batengatik salbuetsita dagoen ohiko etxebizitzaren eskualdaketaren bidez ondare irabaziak lortzen dituztenek: 1) berrinbertsioa; 2) mendekotasun larria edo handia duen pertsona (39/2006 Legea, abenduaren 14koa, besteren menpean dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzekoa); 3) 65 urtetik gorako pertsona.
- Jasotako zenbateko osoa aseguratutako biziarteko errenta bat eratzeko erabiltzeagatik, salbuetsitako ondare irabaziak lortzen badituzte, zergari buruzko Foru Arauaren 42. artikuluaren f) letraren arabera.
- Zergari dagokionez salbuespen, hobari, txikipen, kenkari edo hobariren bati heltzeko eskubidea izateak Zerga Administrazioari hura jakinarazi beharra edo erregularizazio edo sarreraren bat egin beharra dakarrenean, zergadunak eskubide hori izateko ezarritako baldintza edo epeetako bat ez betetzea (Zergaren Araudiko 75.1.h) artikulua).
Atxikipen-ehunekoen taulak aplikatzeko ezartzen diren erregelak aitorpen mota honetako oinarria zein karga tasa zehazteko aplikatu behar dira; hau da, lehenbizi karga-tasa kalkulatu behar da eta gero oinarriari aplikatu behar zaio, atxikipenak kalkulatzeko egiten den bezala.
Loturak
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli