www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001941

Nortzuek lortzen dituzte kargapeko etekinak?



Baliodun erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/1/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Kontuan izan beharreko etekin garbiak jarraian adieraziko direnek enpresa eta lanbide jarduerak eginez lortzen dituztenak dira:

  • Merkataritzakoak ez diren banako enpresariak, Merkataritzako Kodearen arabera: nekazariak, abeltzainak, basogintzan dihardutenak, arrantzaleak, tailerrean bertan saltzen duten artisauak, etab.
  • Merkataritzako banako enpresariak: meatzaritzan, eraikuntzan, fabrikazioan, merkataritzan edo zerbitzugintzan euren kabuz dihardutenak.
  • Profesionalak: liberalak, artistak edo euren kabuz ari diren kirolariak.
  • Sozietate zibilak, ondasun erkidegoak, jaraunspen banatugabeak, eta Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 34.3 artikuluan ageri diren gainerako izakiak, enpresa edo lanbide jarduerak egiten dituztenak.

Jarduera ekonomikoen etekinak ekoizpen baliabideak edo jarduerari atxikitako giza baliabideak pertsonalki eta zuzenean euren kontura antolatu ohi dituztenek lortutakotzat joko dira.

Bestelako frogarik ezean, jarduera ekonomikoen titular gisa agertzen direnek aurrean aipatutako baldintzak betetzen dituztela pentsatuko da, ezkontzaren edo izatezko bikotearen araubide ekonomikoa, halakorik bada, zeinahi dela ere.


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali