www.bizkaia.eus/guregida

Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001937

Pertsona urrituak: Zergaren Araudiko 68. artikuluko 1 d) idatz-zatia



Obra mota batzuk bereiztu behar dira:

  1. Ohiko etxebizitza egokitzeko egiten diren obrak eta instalazioak, eta eraikineko erkidegoaren elementuak aldatzeko egiten direnak.
    1. Kenkaria aplikatzeko bete beharrekoak: %33ko urritasuna edo handiagoa edukitzea, urritasun gradua aintzatetsi, adierazi eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren I. eranskineko baremoaren arabera.
    2. Frogagiriak: urritasun gradua frogatzen duen ziurtagiria aurkeztu behar da. Halaber, obra egin dela frogatu behar da agiri hauen bidez:
      • Obrak eta instalazioak etxebizitzan: faktura, edo obrak xehekatuta azaltzen diren agiria.
      • Erkidegoaren elementuen aldaketa: udalari obra-lizentziaren tasa ordaindu zaiolako frogagiria, eta baimena tramitatzeko behar den proiektua aurkeztu dela frogatzen duen agiria. Kasu hauetan ez da onartuko kenkariaren oinarrian hura emateko erreferentziatzat hartu dena baino handiagoa den zenbatekoa.
  2. Eragingailu elektronikoak aplikatzeko behar diren obrak:
    1. zentzumen-komunikazioaren eragozpenak gainditzeko egiten direnak:
      1. Kenkaria aplikatzeko bete beharrekoak: itsuen edota gormutuen eragozpenak gainditzeko egiten direnak soilik onartuko dira.
      2. Frogagiriak: urritasuna Foru Aldundiko organo eskudunaren, Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuaren (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez frogatu behar da. Gainera, egindako obren faktura edo haiek xehekatuta azaltzen dituen agiria aurkeztu behar da.
    2. urrituen segurtasunerako egiten direnak:
      1. Kenkaria aplikatzeko bete beharrekoak: urritasuna %33koa edo handiagoa izatea.
      2. Frogagiriak: urritasun gradua Gizarte Ekintza Sailaren, Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuaren (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunaren ziurtagiriaren bidez frogatu behar da; gainera, egindako obren faktura edo horiek xehatzen dituen agiria aurkeztu behar da, eta obrek zerikusia izan behar dute alegatutako urritasunarekin.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali