Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001936
Zergaren Araudiaren 69. artikuluan ezarritakoa dela bide, kreditu-entitateetan (ezarpen-mota guztietatik bereizitako kontuetan) gordailutzen diren kopuruak zergadunak ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabili dituela pentsatuko da, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak beraren ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko ez beste ezertarako erabili badira.
Apartatu horretan "kenkari eskubidea sortu duten kopuruak" esamoldea ageri da, eta esan nahi du ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplikatu dela.
Erabiltzeko baldintzak betetzen direla ulertuko da kenkarirako eskubidea sorrarazi duten gordailututako kopuruak zerga sortu aurretik kreditu-entitate berera edo beste batera birjartzen edo osorik ekartzen direnean.
a) Baliatze partziala:
Kontuko kopuru batzuk ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko barik beste zerbaitetarako baliatzen badira eta zerga ordaindu baino lehen berriz jartzen ez badira, hurrenkera honetan baliatu direla pentsatuko da:
• - Lehenbizi, kenkari eskubidea sortu ez dutenak; zenbatekoa handiagoa bada,
• - Lehenengo jarritakoak.
b) Zergadunak bizilekua beste lurralde batera aldatzen badu (erkidea edo forala), Foru Ogasun honi dagokioBizkaian egindako kenkarietarako eskubidea finkatzeko eskatzen diren baldintzak bete dituen ala ez erabakitzeko eskumena, eta lurralde historiko horretan indarrean dagoen araudia aplikatuko du. Baldintza horiek betetzen ez badira, Bizkaian kendutako zenbatekoak Foru Ogasun honetan sartu behar dira, beren berandutza interesekin batera, zergaduna ez-betetzearen ekitaldian non bizi den gorabehera.
c) Zergadun bat etxebizitza-kontuari emandako epealdia amaitu baino lehen hiltzen bada, eta kontuko saldoa ezbadu inbertitu ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko, ez du horretarako ordaindutako zenbatekoetan egindako kenkariak itzultzeko betebeharrik (helburu egokirako erabili ez dituenak, hil delako).
Aitzitik, etxebizitza-kontuaren edo saldoaren epealdia amaitu ondoren hiltzen bada, etxebizitza-kontuaren zenbatekoei egin eta bere xederako erabili ez diren kenkariak itzuli beharko dira, bidezko berandutza-interesekin batera.
d) Etxebizitzaren eraikuntza etxebizitzaren eskuraketarekin berdinesten denez gero, etxebizitza-kontuko saldoabehar bezala inbertitu dela ulertu ahal izateko bi aukera daudela aipatzen du:
• 1) Zergadunak kenketaren xede izan den kontuaren saldo osoa erabiltzea higiezinaren jabetza osoa erosteko, etxebizitza-kontuei ematen zaien 6 urteko epea (36 urtetik beherakoen kasuan 10 urtekoa) amaitu baino lehen. Horrela, une horretarako, dena delako higiezina erosteko eskritura publikoa gauzatuta egongo da.
• 2) Zergadunak etxebizitza eraikitzeko sustatzaileari konturako ordainketak egiten hastea (edo eraikuntza obrak egiteagatik zuzenean zenbatekoak ordaintzea), kontuan gordailututako zenbatekoan zordunduta, etxebizitza kontuei ematen zaien epealdia amaitu baino lehen. Kasu horretan, ulertu behar da kenketaren xede den kontuaren saldoa haren xederako behar bezala erabili dela epearen barnean, baldin eta: a) higiezina eraikitzeko obrak amaitzen badira (eta haren gaineko jabetza osoa zentzu juridikoan eskuratzen bada), oro har, inbertsioa hasten denetik 4 edo 6 urte (jarraibide honen 15.8.13 apartatuan aztertzen den bezala) igaro baino lehen (epealdia luzatu egin daiteke Zergaren Araudiaren 68. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan arautzen diren kasuetan); eta b) eraikitzeko epealdi horren barruan zergadunak kenkaria jaso duen kontuaren saldoa eraikuntzaren sustatzaileari ordainketak egiteko erabiltzea (edo, eraikuntza-lanak berak egitea zuzenean).
Horri dagokionez, zergaren arautegian etxebizitza-kontuei ematen dien epealdia ezin da luzatu. Nolanahi ere, luzapenik ez egoteak bi alderdi ditu: batetik, epealdi hori igarotakoan egiten diren ekarpenengatik kenkaririk ezin aplikatu izatea; bestetik, kenkaria eragin duten gordailututako diru kopuru guztiak zergaren arautegian berariaz ezarritako xedeetarako erabiltzea nahitaez, ohiko etxebizitza erosteko, kasurako, kontuan harturik ohiko etxebizitza erostea eta eraikitzea berdinesten direla.
Beraz, etxebizitza-kontuaren saldoa epealdiaren barruan behar bezala inbertitutzat jo daiteke, zergaduna higiezinaren sustatzaileari ordainketak egiten hasi bada edo obrak egiteagatik zuzenean zenbatekoak ordaintzen baditu etxebizitza-kontuaren kargura, horren edo saldoi bakoitzaren epealdiaren barruan (2026ko urtarrilaren 1etik aurrera), betiere eraikuntza gehienez ere lau edo sei urtean amaitzen bada, inbertsioa hasi denetik zenbatuta (kasu batzuetan luzatu egin daiteke), eta lau edo sei urteko epealdi horren barruan kontuko saldo hori guztia inbertitzen bada. Kontuaren saldo errepikatuaren zati bat soilik erabiltzen bada sustatzaileari ordainketak egiteko edo etxebizitza eraikitzeko, lau edo sei urteko epealdian, zati hori soilik joko da behar bezala inbertitutzat (beraz, gainerakoei egindako kenkariak jasotzeko eskubidea galduko da).
Beraz, etxebizitza eraikitzen ari bada, etxebizitza-kontuko saldoa erabiltzeko gehieneko epealdia zenbatekoa den jakiteko, etxebizitza-kontuaren edo saldo bakoitzaren (ondoko C apartatuaren arabera) epealdiari eraikitzeko epealdiko lau edo sei urte gehitu behar zaizkie (kasuan kasukoa, 15.8.13 apartatuan ezartzen denaren arabera).
Adibidea: 2025. urtean betetzen bada 36 urtetik gorako zergadun batek etxebizitza-kontuan daukan saldoa erabiltzeko epealdia, baina ohiko etxebizitza eraikitzeko lanetan inbertitzen badu, gehienez beste sei urte edukiko ditu eraikuntza hasitzat jotzen denetik aurrera. Eskema horren arabera, gehienez ere 12 urteko epealdia eduki liteke.
Esaterako, 2026. urtean betetzen bada 36 urtetik gorako zergadun batek daukan saldoa erabiltzeko epealdia, baina ohiko etxebizitza eraikitzeko lanetan inbertitzen badu, gehienez beste sei urte edukiko ditu eraikuntza hasitzat jotzen denetik aurrera. Eskema horren arabera, gehienez ere 12 urteko epealdia eduki liteke, baina, gainera, hurrengo C) apartatuan azaltzen den bezala, etxebizitza-kontuko saldoa ohiko etxebizitza eskuratzeko erabili den zehazteko, ekitaldi bakoitzean kenkaria sortzen duen saldo bakoitzak bere epealdia dauka, eta hori kontuan eduki behar da etxebizitza-kontuko saldoa eraikitzen ari diren etxebizitzetan aplikatzeko epealdi gehigarrirako.
A) Etxebizitza-kontuak 2024ko abenduaren 31ra arte.
Pertsona Fisikoen Errentaren Zaren araudian, oro har, ez da ezarri ohiko etxebizitza eskuratzean edo birgaitzean kenkaria egitea ahalbidetu duen etxebizitzarako kontuaren saldoa inbertitzeko emandako 6 urteko epealdia luzatu ahal izateko kasurik.
Apirilaren 28ko 3/2020 Foru Dekretu Arauemaileko 2. artikuluko lehenengo puntuan ezartzen denaren ondorioz 6 urtetik 7 urtera luzatzen da honako etxebizitza-kontu hauen indarraldia: 6 urteko indarraldi arrunta 2020ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean amaitzen den etxebizitza-kontuak, hau da, 2014. urtean irekitakoak. Gainera, luzapeneko urtean etxebizitza-kontura egiten diren diru-ekarpenek ere kenkaria egiteko eskubidea emango dute ohiko etxebizitzan berrinbertitzeagatik. Beraz, 2020an ez zen amaitu etxebizitza-kontu horien indarraldia. 2014an zabaldutako etxebizitza-kontuen epea 2021ean amaitu zen.
Neurri hori 2021era arte luzatu zuen abenduaren 1eko 11/2020 Foru Dekretu Arauemaileak, COVID-19ari lotutako luzapen neurriei eta beste premiazko neurri batzuei buruzkoak. Beraz, 6 urteko aldia (Zergaren Foru Arauaren 87. artikuluaren 5. apartatuaren b) letran aipatzen dena) 2021eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean amaitzeko izan bada, ohiko etxebizitza erosteko kontuan sartutako kopuruak erabiltzeko epealdia 7 urtekoa izango da ireki zenetik aurrera zenbatuta.
Luzapen honen iraunaldian etxebizitza-kontuan sartzen diren diru kopuruak kengarriak izango dira.
Horrenbestez, 2015ean irekitako kontuen epealdia ez zen amaitu 2021ean, baizik eta 2022an. 2022. urtean 2016an irekitako etxebizitza-kontuetan sartutako dirua ohiko etxebizitza erosteko erabiltzeko gehieneko epealdia amaitu zen. 2023. urtean 2017an irekitako etxebizitza-kontuen epealdia amaitu zen.2024. urtean 2018an irekitako etxebizitza-kontuen epealdia amaitu zen.
B) Etxebizitza-kontuak, 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzen dena.
Berrikuspen Fiskalerako Foru Arauak 87. artikuluaren 5. zenbakiaren b) letra aldatu du (aldaketak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak), etxebizitza-kontuko saldoa ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabiltzeko epealdia luzatzeko, baldin eta kontua ireki denean zergadunak 36 urte baino gutxiago eduki baditu. Gainera, Berrikuspen Fiskalerako Foru Arauaren hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarri berriaren arabera, etxebizitza-kontua irekitzen denean zergaduna 36 urtetik beherakoa bada eta 2024ko abenduaren 31n aurreko 6 urteko epealdia amaitu ez bazaio, ohiko etxebizitza erosteko gordailutu dituen zenbatekoak erabiltzeko epealdia 10 urtekoa izango da, kontua irekitzen den egunetik zenbatzen hasita. 2025. urtean 2019an irekitako etxebizitza-kontuen epealdia amaitu da. Hala ere, aurrean aipatutako hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriaren arabera, etxebizitza-kontua irekitzean 36 urte baino gutxiago eduki baditu zergadunak, 2029. urtera arteko epealdia edukiko luke kontuko saldoa ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabiltzeko.
C) Etxebizitza-kontuak, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzen dena.
6/2025 Foru Arauak (6/2025 Foru Araua, abenduaren 12koa, honen bidez, batetik, talde multinazionalei eta talde nazional handiei zuzendutako gutxieneko zergapetze-maila global bat bermatzeko zerga osagarri bat ezartzen da, eta, bestetik, sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Araua eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Araua aldatzen dira) berriz aldatu du 87. artikuluaren 5. zenbakiaren b) letra. Aldaketak 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera sortuko ditu ondorioak.
Indarrean segitzen du erregelamendu bidez ezarritako formalizazio- eta erabilera-baldintzak betetzen dituzten kreditu-erakundeetako kontuetan gordailutzen diren kopuruen kengarritasunak, baldin eta kenkarirako eskubidea sortu duten kopuruak ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen badira.
Lehen bezala, zergadun bakoitzak etxebizitza-kontu bat bakarrik eduki dezake. Gainera, etxebizitza-kontuak bereizita identifikatu behar dira zergaren autolikidazioan; gutxienez datu hauek adierazi behar dira: - Kontua zer erakundetan dagoen. - Kontuaren zenbakia. - Kontua zer egunetan ireki den. - Ekitaldian zenbatean gehitu den kontuaren saldoa.
Gordailaturiko kopuruak baliatzeko betekizuna ez betetzat joko da, baldin eta kenkaria aplikatzeko eskubidea sortu duten kopuruak zerga sortu aurretik berriz jartzen badira edo kreditu-erakunde bereko edo beste bateko beste kontu batean oso-osorik jartzen badira.
Etxebizitza kontuaren zenbatekoa ohiko etxebizitza erosteko eta birgaitzeko erabiltzeko baldintza ez da joko bete gabetzat zergaduna hiltzen denean 6 edo 10 urteko epealdia amaitu baino lehen.
Ezin izango da berriro egin apartatu honetan aipatzen diren kontuetan gordailatutako diru kopuruen kenkaririk, aurrez kenkarirako eskubidea sortu badute, ohiko etxebizitza erosi edo birgaitzeko erabiltzen direnean.
Dena den, zenbait aldaketa egin dira:
1) Etxebizitza-kontuarengatik kenkariak aplikatu daitezkeen aldia aldatu da: etxebizitza-kontuak lehen kenkariasortzen den unean hasiko da zenbatzen aldia (ez kontua irekitzen denean, ez ekarpena egiten denean). Aldaketa egin arte ulertzen zen aldia ez zela zenbatzen hasten kenkaria aplikatu arte.
2) 36 urtetik beherakoentzat ezarritako 10 urteko aldia aplikatu daitekeen zehazteko, aplikatzen den lehenkenkaria sortu den eguna hartuko da kontuan (ez kontua ireki den eguna, Berrikuspen Fiskalerako Foru Arauan ezartzen zen bezala).
Nolanahi ere, zuzendaritza nagusi honen iritziz, aldia zenbatzeko modu horrek ez die kalte egin behar 2026ko urtarrilaren 1a baino lehen, 36 urte baino gutxiagorekin, etxebizitza-kontua ireki duten zergadunei, ekitaldi horretako kenkaria sortu denerako adina pasatuta eduki dutela eta. Beraz, laburbilduta, 36 urtetik beherakoentzat ezarritako 10 urteko epealdia, etxebizitza-kontuaren lehenengo kenkaria aplikatzen den urteko zerga sortzen denetik zenbatzen dena, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatzen da.
3) Abenduaren 12ko 6/2025 Foru Arauak 87. artikuluaren 5. zenbakiaren b) letra aldatzen du. Testu berriarenarabera, urtebete luzatu da kenkariak aplikatzeko aldia; nolanahi ere, ekitaldi horretan gerta liteke erregularizazioa egin behar izatea. Aurrekoa testu berri honetatik ondorioztatzen da:
"Zergaldi bakoitzean gordailututako zenbatekoak, kenkaria izan dutenak, aurreko paragrafoan aurreikusitako xedera bideratu beharko dira, kenkaria egin zen zergaldiei dagokien zergaren sortzapenetik 6 urte betetzen diren zergaldia amaitu aurretik."
Horren arabera, zenbateko bakoitza xederako erabiltzeko epealdia 6 urtekoa da etxebizitza-kontuko saldoak kenkaria sortzen duen urteko zerga sortzen denetik. Esaterako, 2020ko ekitaldian 36 urtetik gorako pertsona batek etxebizitza-kontua zabaltzen badu eta kenkariak aplikatzen hasten bada, kontuko saldoa etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko erabiltzeko epealdia 2026ko ekitaldian amaituko da.
"Ez dute kenkarirako eskubiderik emango kontuan gordailutzen diren zenbatekoek, 6 urteko epea igarotakoan, edo, hala badagokio, 10 urte igarotakoan, hura ireki zeneko zergaldiari dagokion zergaren sortzapen-datatik aurrera."
Horren arabera, kenkarirako eskubidea ematen dute kontua irekitzen den urteko zerga sortzen den egunetik zenbatu beharreko 6 edo 10 urteko epealdia (kasuan kasukoa) igaro baino lehen gordailatzen diren zenbatekoek.
Esaterako, 2020ko ekitaldian 36 urtetik gorako pertsona batek etxebizitza-kontua zabaltzen badu eta kenkariak aplikatzen hasten bada, kenkariak aplikatu ditzakeen azken ekitaldia 2026koa da.
4) Etxebizitza-kontua bere xederako erabili ezean egin beharreko erregularizazioa nola egin behar den aldatzen da; hain zuzen ere, 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, ekitaldi bakoitzean kenkaria eragin duen zenbateko bakoitza gehieneko epealdi baten barruan erabili behar da ohiko etxebizitza eskuratzeko edo birgaitzeko. Nolanahi ere, zergadunak erregularizazio orokorra egin ahal izango du araudian ezartzen denaren arabera.
Araubide iragankorrik ezean, eta 2) zenbakian adierazten dena gorabehera, tratamendu berri hori 2025eko abenduaren 31ra arte indarrean egon den testuaren arabera etxebizitza-kontuko dirua zuzen erabiltzeko epealdia amaitu zaien zergadunei aplikatuko zaie, Berrikuspen Fiskalerako Foru Arauak Zergaren Foru Arauari erantsitako hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriaren ondorioz (aurrerago aztertu da).
2020ko ekitaldian kenkariak sortzen hasi diren etxebizitza-kontuetako saldoak erabiltzeko epealdia 2026an amaituko da. Nolanahi ere, oro har, 10 urteko epealdia aplikatzen zaien zergadunek, hau da, zergaren sortzapenean 36 urtetik beherakoak izan direnek, 2020ko ekitaldian kenkariak sortzen hasitako etxebizitza kontuko saldoak erabiltzeko epealdia 2030ean amaituko da.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.