www.bizkaia.eus/guregida

Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001935

Lonja bat erostea, etxebizitza bat egiteko



Zergaren Araudiko 68.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ohiko etxebizitzaren errehabilitazio-lanak, halaber, zergadun batek bere jabetzakoa den lokal batean egindako lanak ere badira, baldin eta etxebizitza bezala antolatuko bada, eta, betiere, etxebizitza hori zergadunaren ohiko etxebizitza izango bada.

Kasu horretan, zergadunak ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkaria aplikatu ahal izango du, lokalaren erosketa-balioari dagokion zenbatekoaren gain, hauek betetzen baditu:

  1. Zerga aitortzeko borondatezko epealdia amaitzen denean, obra egiteko behar dituen lizentziak eskatu baditu; eta
  2. Zergaren arautegian jasotako betekizunak bete badira, etxebizitzaren eraikuntza eta etxebizitza horren erosketa asimilatu daitezen.
Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali