www.bizkaia.eus/guregida

Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001931

Nortzuk diren familia ugaritsuaren titular



Etxebizitza errentatzearen ziozko eta ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkari gehituak aplikatzeko, familia ugaritsuaren titulartzat hartuko dira titulu ofizialean ageri diren familia ugariko kide guztiak.

Aurreko paragrafoan ezarritakoa honela ulertu behar da: familia ugariko kide guztiek aplika ditzakete kenkari-tasa gehituak, eta horretarako ez da beharrezkoa titulu ofizial egokia dukitzea. Hain zuzen ere, horretaz hauxe esan du Konstituzio Auzitegiak 2015eko apirilaren 27ko 77/2015 Epaian: tratua desberdina izatea ezin da justifikatu modu objektiboan eta zentzuzkoan, eta gainera ondorio kaltegarriegiak dauzka. Horrez gainera hauxe adierazi du, argibide modura: Legegileak hautatu du familia ugarien babes ekonomikoa bermatzea ohiko etxebizitzaren eskuraketari karga-tasa txikitua aplikatuz. Hori dela eta, berme hori aplikatzeko, organo judizialen lege-xedapenen interpretazioa ezin da izan Konstituzioaren kontrakoa, baldin eta interpretazio alternatiborako bidea badago, Legearen letra bortxatu gabe –horren lekuko da Madrilgo Auzitegi Ekonomiko Administratiboa–. Hori ez egitean organo judizialak eragotzi egin du familien (kasu honetan, familia ugarien) babes ekonomia, Konstituzioan ezarrita dagoena (EK, 39.1 art.)

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Tasak eta Mugak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali