www.bizkaia.eus/guregida

Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001929

ohiko etxebizitzan inbertitzearen ziozko kenkariak aplikatu ondoren, etxebizitza eskualdatu eta lortutako zenbatekoa ohiko beste etxebizitza bat eskuratzeko berrinbertitu.



Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Dekretuko 87. artikuluan eta Zergaren Araudiko 70. artikuluan ezarri da etxebizitza kreditua ohiko etxebizitzan inbertitzeagatik aplikatu daitezkeen kenkariak ez ezik berrinbertsioagatik salbuetsitako ondare-irabaziaren ehuneko 18 ere kenduz txikitu behar dela.

Horrez gain, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako ondorioekin, etxebizitza-kredituari salbuetsitako zenbatekoaren % 18 kendu behar zaio 65 urtetik gorakoek edo mendetasun larria edo handia duten pertsonek ohiko etxebizitza eskualdatzen dutenean, autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legean adierazitakoaren arabera.

Eskualdaketa dagoeneko indargabetuta dagoen 10/1998 Foru Arauaren indarraldian egin bada, zerga-kreditua berrinbertsioagatik salbuetsitako irabaziaren ehuneko 15 gutxituko da.

Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen arabera, berrinbertsioagatiko salbuespena aplikatzearen ondorioz, edo 65 urtetik gorako pertsonek edo mendetasun larria edo handia duten pertsonek eskualdaketaren bat egitean salbuespena aplikatzearen ondorioz, zergadunak ez du itzuli beharrik eskualdatutako etxebizitza erosteagatik egin zaizkion kenkariei dagokien zenbatekorik, are gehiago, etxebizitza eskualdatzeagatik lortutako ondare-irabazia kargarik gabekotzat jotzeko eskubidea izango du, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.

Hala ere, etxebizitza berria eskuratzeagatik aplikatutako kenkariak itzuli egin behar dira (etxebizitza-kontuetara egindako ekarpenen ondoriozkoak barne), eskualdatu aurretik aplikatu arren, baldin eta, kenkariak aplikatu aurreko aitortutako irabaziaren ehuneko 18a abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 87.3 artikuluan ezarritako berrinbertsio-kenkariaren gehieneko zenbatekoa baino gehiago bada.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Etxebizitzan berrinbertitzea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali