saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001916

Pertsona batek %34ko ezintasuna dauka. Gainera, etxebizitza baten errentaria da eta eskaileran igogailua jartzeko 3.200 euro ordaindu ditu. Kontzeptu horrengatik kenkaria egin dezake?

Ohiko etxebizitzaren barrualdea eta hiri finkaren eta bide publikoaren artean dauden eta nahitaez erabili behar diren pasabideak diren elementu erkideak (eskailerak, igogailuak, pasilloak, atariak edo bestelako arkitektura elementuak) zergadunaren ezintasunari egokitzeko egiten diren obretan kenkaria egin daiteke, baita zentzumen komunikazioko oztopoak gainditzeko edo minusbaliodunen segurtasuna sustatzeko gailu elektronikoak aplikatzeko behar diren obretan ere.

Honelako obra eta instalazioak ezindutako zergadunaren ohiko etxebizitzan egitea da baldintza bakarra, ez bakarrik jabe osoa denean, baita errentari gisa, azpi-errentari gisa edo gozamendun gisa etxebizitza horretan bizi denean ere.

Obra horiek zergadun ezinduak berak egin behar ditu, edo ezinduta dagoen aurreko, ondorengo, ezkontide edo izatezko bikotekide batekin bizi den zergadunak, edo minusbaliatu batekin bizi den zergadunak, baldin eta minusbaliatu horrek eskubidea sorrarazten badio zergaren foru arauaren 82. artikuluan aipatutako kenkaria aplikatzeko, edo jabekideek egin beharko dituzte, baldin eta horiek ordaindu behar badituzte ohiko etxebizitzaren osagai erkideak eraldatzeko obrak.

Loturak

Informazio gehiago


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali