Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001916
Ohiko etxebizitzaren barrualdea eta hiri finkaren eta bide publikoaren artean dauden eta nahitaez erabili behar diren pasabideak diren elementu erkideak (eskailerak, igogailuak, pasilloak, atariak edo bestelako arkitektura elementuak) zergadunaren desgaitasunari egokitzeko egiten diren obretan kenkaria egin daiteke, baita zentzumen komunikazioko oztopoak gainditzeko edo desgaitasuna duten pertsonen segurtasuna sustatzeko gailu elektronikoak aplikatzeko behar diren obretan ere.
Honelako obra eta instalazioak desgaitasuna duen zergadunaren ohiko etxebizitzan egitea da baldintza bakarra, ez bakarrik jabe osoa denean, baita errentari gisa, azpi-errentari gisa edo gozamendun gisa etxebizitza horretan bizi denean ere.
Obra horiek desgaitasuna duen zergadunak berak egin behar ditu, edo desgaitasuna duen pertsonaren aurreko, ondorengo, ezkontide edo izatezko bikotekide batekin bizi den zergadunak, edo desgaitasuna duen pertsona batekin bizi den zergadunak, baldin eta pertsona horrek eskubidea sorrarazten badio zergaren foru arauaren 82. artikuluan aipatutako kenkaria aplikatzeko, edo jabekideek egin beharko dituzte, baldin eta horiek ordaindu behar badituzte ohiko etxebizitzaren osagai erkideak eraldatzeko obrak.
Ezintasuna duen errentari batek birgaitzeko egin dituen obrengatiko kengarria
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.