www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001909

28 eta 37 urteko bi zergadunek, irabazpidezko araubidean ezkonduak, zergak batera ordaintzea erabaki dute. Ohiko etxebizitza alokatzeko errenta ordaintzen dute eta ze kenkari portzentaje aplikatu behar duten jakin nahi dute.



Zerga batera ordaintzea hautatzen bada eta kenkari hau hainbat pertsonak aplikatu ahal badute, batzuk 30 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, 30 urtetik beherakoei dagozkien portzentajea eta muga aplikatuko dira.

Kasu honetan, beraz, %30eko kenkaria aplikatuko da.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 86. artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali