www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001908

Bizkaian bizi diren eta irabazpidezko araubide ekonomikoan ezkonduta dauden bi zergadunek urtean 18.000 euroko errenta ordaintzen dute, ohiko etxebizitza alokatzeko. Zergak batera ordaintzea erabaki dute. Zergadun hauek, zergaldiaren amaieran, 28 eta 36 urte zituzten. Ze kenkari aplikatuko dute zergak batera ordaintzea erabakiz gero? Eta zergak banaka ordaintzea erabakitzen badute?



Baterako zerga ordainketan

18.000 x %30 = 5.400(kenkariaren muga gisa ezarritako 2.400 euroak baino gehiago). Zenbateko kengarria 2.400 euro izango da.

Banako zerga ordainketan

30 urtetik beherako zergaduna: 9.000 x %30 = 2.700 (kenkariaren muga gisa ezarritako 2.400 euroak baino gehiago). Zenbateko kengarria 2.000 euro izango da. (Banako zerga ordainketa).

30 urtetik gorako zergaduna: 9.000 x %20 = 1.800 (kenkariaren muga gisa ezarritako 1.600 euroak baino gehiago). Zenbateko kengarria 1.600 euro izango da. (Banako zerga ordainketa).

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 86. artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali