www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001902

Maizterrak hobekuntzak egin ditu etxebizitzan, eta, horretarako, mailegua eskatu du; kenkariak ote dira ordaindutako interesak?



Maizterrak ezin izango ditu gastu horietan kenkaririk aplikatu; nolanahi ere, higigarrien kapitalaren etekin osoaren gastu kengarriak izango dira etxebizitzaren jabearentzat, baldin eta horrek ordaindu baditu.

Gainera, interes horiek etxebizitzaren alokairuaren barruan sartzen ez direnez, ohiko etxebizitza alokatzearen eraginezko kenkarian ere ezin dira sartu.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 32.1 eta 86 artikuluak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali