www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001901

OHZ errentariaren izenean egon daiteke?



Ez. Halere, subjektu pasiboak ahalmena izango du zerga beste batzuei jasanarazteko, zuzenbide erkidearen arauei jarraituz.

Gastua jasanaraziz gero, errentariak ordaindutako OHZ ahal izango du etxebizitza alokairu gisa kendu.

Kenkariaren oinarriaren barruan, zentzu hertsian alokairuari dagokion zenbatekoaz gain, alokatzaileak etxebizitzaren jabea den heinean ordaindu behar dituen eta kontratuaren arabera alokairuan hartu duenak bere gain hartu behar izan dituen gastuak eta zergak sartzen dira, esate baterako jabeen erkidegoaren kuotak eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Hala ere, ez dira kenkariaren oinarri horretan sartzen etxebizitza alokairuan hartu duenaren kontsumoei dagozkien etxeko hornidura-gastuak (hondakinen kudeaketaren tasak barne), ezta kasu batzuetan jarri beharreko fidantza ere.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali