www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001900

Errentatzen diren higiezinetan, zenbait gastu (Ondasun Higiezinen Zerga, komunitate gastuak eta abar) errentariari jasanarazten bazaizkio, gastu horiek kengarriak izango dira errentariarentzat ohiko etxebizitzaren alokairu gisa?



PFEZaren Foru Arauaren 88.1 artikuluaren arabera, errentariak %20ko (edo %25 edo 30eko) kenkaria egin ahalko du, urtean 1.600 euroko (edo 2.000 2.400 euroko) mugarekin, ohiko etxebizitza alokatzeko ordaindutako zenbatekoetan.

Kenkariaren oinarriaren barruan, zentzu hertsian alokairuari dagokion zenbatekoaz gain, alokatzaileak etxebizitzaren jabea den heinean ordaindu behar dituen eta kontratuaren arabera alokairuan hartu duenak bere gain hartu behar izan dituen gastuak eta zergak sartzen dira, esate baterako jabeen erkidegoaren kuotak eta Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Hala ere, ez dira kenkariaren oinarri horretan sartzen etxebizitza alokairuan hartu duenaren kontsumoei dagozkien etxeko hornidura-gastuak (hondakinen kudeaketaren tasak barne), ezta kasu batzuetan jarri beharreko fidantza ere.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 86. artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali