www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001898

Zergadun bat banandu da. Hitzarmen arautzailean ezarri da bere ezkontide ohia eta bien seme-alabak bizi diren ohiko etxebizitzaren alokairua ordaindu behar duela. Era berean, zergadunak bere etxebizitzaren alokairua ordaintzen du. Kenkaria lor dezake bi alokairuengatik?



Bai. Bere PFEZeko autolikidazioan alokairuagatik kenkaria egiteko eskubidea izango du, bai bizi den etxebizitzarako (dagokion portzentajea) bai bere ezkontidea eta seme-alabak bizi diren etxebizitzako alokairuak ordaintzeko (epailearen ebazpenaren arabera berak ordaindu behar du bigarren alokairu hori, eta kenkariaren portzentajea eta muga adinaren eta familia ugaritsuaren titularraren arabera izango da

Arauaren arabera, gainera, alokairua ordaintzeko betebeharra bi ezkontideena bada, kenkaria bien artean lainduko da eta bakoitzaren autolikidazioan egingo da, dagokien proportzioan.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 86.1 eta 86.4. artikuluak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali