www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001897

Zergadun bat alokatutako etxebizitzan bizi da, kontratua bere izenean bakarrik duela. Eraikin horretan bere seme ezkongabea bizi da, beharrizan ekonomikoak asetzen dizkiona, eta beraz alokairuaren gastua konpartitzen duena. Semeak ohiko etxebizitzaren alokairuaren kenkariaren zati bat aplikatu ahal du?



Kenkaria aplikatzeko, aldez aurretiko premisa bat dago: errentamendu kontratu bat egotea. Izan ere, figura juridiko horretatik abiatuta soilik planteatu daiteke kenkariaren aplikazioa. Horrek esan nahi du errentariaren edo azpi-errentariaren posiziotik soilik jaso daitekeela alokairuagatiko kenkaria. Kasu horretan, errentari izaera kontsulta egileari soilik dagokio. Horrenbestez, berak bakarrik du alokairuaren kenkaria jasotzeko, baldin eta kenkaria jasotzeko betekizunak betetzen baditu, noski. Bere semeari kenkaria aplikatzeko asmoak kontratuaren iraunaldia errentari-kide izaera exijitzen du (azpi-errentari, kasu honetan).

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 86. artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali