saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001896

Hiru zergadun, adiskideak 30 urte baino gazteago dira, alokairuko etxebizitza batean bizi dira. Hiruren ohiko etxebizitza da eta 2013 urtean 21.000 euro ordaindu dituzte denen artean alokairuagatik. Kontratua hiruen izenean dago. Zenbateko kenkaria egin dezakete nork bere aitorpenean ohiko etxebizitza alokatzeagatik?

30 urte baino gazteago direnez, bakoitzaren zergaren sortzapenaren datan %30 kendu ahal da ordaindutako zenbatekotik, gehienez 2.400 euroko mugarekin.

Kasu honetan, bakoitzaren norbanako aitorpenean 7.000 euroren %30 kenduko da etxebizitzaren alokairu gisa, hau da, 2.100 euro.

Eta haietako batek ez badu 2018ko aitorpena aurkezten?

Erantzuna berbera da. Beste biek bakoitzak ordaindutakoaren %30 kendu ahal dute, 2.400 euroko mugarekin, zerga sortu den urtean 30 urte baino gazteago direlako. Hau da, bakoitzak 7.000 euroren %30.

Loturak

Arautegi aplikagarria egun honetatik: 2014/01/01. PFEZaren 13/2013 Foru Arauaren 86. artikulua


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali