saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001894

Zergadun bat, lan arrazoiengatik, azken lau urteetan alokairu etxebizitza batean bizi izan da, Irun udalerrian. Denbora horretan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren autolikidazioak aurkeztu ditu Gipuzkoako Foru Ogasunaren aurrean, lurralde historiko horretan egoiliar izaera duelako. 2013 ekitaldian, Maiatzean Barakaldon etxebizitza eskuratu du eta ordudanik bere ohiko etxebizitza da. Horregatik, ekitaldi honetako zergaren autolikidazioa aurkeztuko du Bizkaiko Foru Ogasunean. Likidazio horretan, Barakaldon eskuratutako etxebizitzan inbertsioagatiko kenkariari dagokion zenbatekoa kontsignatuko da. Urtarriletik apirilera Irungo etxebizitzagatik ordaindutako dirua dela-eta ohiko etxebizitza alokatzeagatik kenkaria egiteko eskubidea izango du era berean?

Ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria aplikatzeko, ez da beharrezkoa alokatutako etxebizitza Bizkaiko Lurralde Historikoan egotea.

Beraz, zergadunak ohiko etxebizitza alokatzeagatiko kenkaria aplikatu ahalko du, Foru Arauan ezarritako terminoetan, urtarriletik apirilera ordaindutako hileko ordainketen gainean, alokatutako etxebizitza Gipuzkoan egotea gorabehera eta ekitaldi berean ohiko etxebizitzan inbertitzeagatiko kenkaria aplikatzeko eskubidea izatea gorabehera.

Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali