www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001891

Noiz dago ohiko etxebizitzaren alokairuaren ziozko kenkaria aplikatzeko eskubidea?



Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetatik aurrera aplikatuz: 2025/1/1

Ohiko etxebizitzaren alokairuaren ziozko diru-zenbatekoak zergaldian ordaintzen dituzten zergadunek zergaldi horretan ordaindutako diru-zenbatekoen 100eko 20ko kenkaria aplikatu ahal izango dute, eta kenkariaren muga urteko 1.600 eurokoa izango da.

Hala ere, aurreko lerrokadan aurreikusitako kenkaria % 35ekoa izango da, urtean 2.800 euroko kenkari-mugarekin, honako kasu hauetan:

  • 36 urtetik beherakoak
  • Familia ugariko titularrak
  • Guraso bakarreko familiak
  • % 65eko desgaitasuna edo handiagoa aitortua duten zergadunak edo mendetasun-egoera aitortua dutenak edo elkarrekin bizi diren pertsonak
  • Zergadunek eta seme-alaba adingabeek, kuradoretzapean dauden adinekoek, edo harrera iraunkorraren edo adopzio-helburuko zaintzaren ondorioz lotutako adingabeek osatutako familia-unitateak, baldin eta horien zaintza etxeko indarkeriaren edo genero-indarkeriaren ondorioz esleitu bazaio.

Ordaindutako zenbatekoei zergadunak etxebizitza alokatzeko jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoa kenduko zaie, zerga hau arautzen duen araudia aplikatuz salbuesten badira.

Kapitulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, zergadunaren adina edo familia ugariaren titulartasuna zehazteko, zergaren sortzapen-datan dagoen egoera hartuko da kontuan.

Zergak batera ordaintzea erabakitzen bada eta kenkari hori aplikatzeko eskubidea duten hainbat pertsona badaude, batzuk adin txikiagokoak eta beste batzuk 36 urtetik gorakoak, aurreko bigarren lerrokadan aurreikusitako ehunekoa eta muga aplikatuko dira.

Epailearen erabakiz familia-etxebizitzaren alokairua zergadunaren kontura bakarrik ordaintzeko betebeharra ezarri den kasuetan, zergadunak % 20ko kenkaria egiteko eskubidea izango du bere autolikidazioan, urteko 1.600 euroko mugarekin. Betebehar hori bi zergadunei badagokie, kenkaria haien artean hainbanatuko da, eta bakoitzaren autolikidazioan gauzatuko da, dagokion proportzioan, artikulu honetako 1. paragrafoko lehen lerrokadan ezarritako ehunekoarekin eta mugarekin.

 

Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31

Ohiko etxebizitzaren alokairuaren ziozko diru-zenbatekoak zergaldian ordaintzen dituzten zergadunek zergaldi horretan ordaindutako diru-zenbatekoen 100eko 20ko kenkaria aplikatu ahal izango dute, eta kenkariaren muga urteko 1.600 eurokoa izango da.

Alabaina, zergadunak familia ugarien titularrak badira, %25ekoa izango da aurreko lerroaldean ezarritako kenkaria, eta urteko 2.000 euroko kenkaria izango da gehienez.

Zergadunak 30 urtetik beherako, %30ekoa izango da aurreko lerroaldean ezarritako kenkaria, eta urteko 2.400 euroko kenkaria izango da gehienez.

Zergadunaren adina edo familia ugariaren titularitatea ezartzeko, zerga sortu den eguneko egoerari erreparatu beharko zaio. Baterako zerga ordainketa aukeratzen bada eta kenkaria aplikatzeko eskubidea duten hainbat pertsona badaude, batzuk 30 urtetik gorakoak eta besteak 35 urtetik beherakoak, aurreko 1. idatz-zatiko bigarren lerroaldean ezarritako portzentajea eta muga aplikatuko dira.

Baldin eta, epailearen ebazpenaren bidez, famili etxebizitzaren alokairua ordaindu beharra ezartzen bada soilik zergadunaren pentzura, artikulu honetako kenkaria aplikatzeko eskubidea izango dute autolikidazioan. Betebehar hori bi zergadunei badagokie, haien artean lainduko da kenkaria eta bakoitzaren autolikidazioan aplikatuko da bakoitzari dagokionaren arabera, baina artikulu honetako 1. idatz-zatiko bigarren lerroaldean ezarritako mugak izango dira.

 
Loturak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali