www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001890

Zergadun batek “bestelako kafe eta tabernak” izeneko jarduera eramaten du aurrera alokatutako lokal batean. Horretarako erositako beste lokal batean instalatu nahi du eta bertan jarraituko du jarduera bera betetzen. Jakin nahi du zelan ordaindu behar dituen zergak alokaturik daukan negozio lokala lekualdatzeagatik.



Baliodun erantzuna 2013/12/31ra arte eta 2014/1/1etik Aurrera indarrean dagoen araudia kontuan izanda

Negozio lokalaren lekualdaketa zera da: jarduerari lotutako ibilgetu ukiezinaren elementu baten eskualdaketa; horren emaitza, beraz, jarduera ekonomikoaren etekin garbiaren barruan sartu behar da eta kopurua sozietateen gaineko zergaren arauei jarraituz zehaztu.

Nolanahi ere den, eskualdaketa hori sartu ahal izango da aipatutako zergak aparteko etekinen berrinbertsiorako ezarritako araubidean.

Eskuratutako errentak ez dira zerga oinarrian txertatu behar, hala badagokion, behin honela zuzendu eta gero: aipatutako foru arauan araututako diru galeraren kopuruaren arabera, jarduera ekonomikoei lotutako ibilgetu materialen, ukiezinen edo inbertsio higiezinen ondare elementuen kontu bidezko eskualdaketaren arabera edo eskualdaketa baino lehenago saltzeko ezohiko aktibo modura sailkaturik dauden elementu horien eskualdaketaren arabera.

Zerga oinarrian ez txertatzeko beharrezkoa izango da eskualdaketa horietan lortutako kopurua gorago aipatutako ondare elementuetariko edozeinetan berrinbertitzea, betiere ondare elementua ematen denetik edo eskura jartzen denetik ondorengo hiru urteko epearen barruan.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali