Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001884
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31
Ekarpen horiek bateragarriak dira Zergaren Foru Arauaren 71.1 artikuluaren a) letran ezartzen den mugarekin: 5.000 euro bazkideek, partaideek, mutualistek edo aseguratuek 70. artikuluan aipatzen diren gizarte-aurreikuspeneko sistemetara (hurrengo letretan aipatzen ez direnetara) egindako ekarpenen baturarako.
Kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitatera egindako eta, ekarpeneko finantza mugak errespetatuta, zerga-oinarrian murriztu ezin izan diren ekarpenak (horren gutxiegitasunagatik) hurrengo bost ekitaldietan aplikatu ahalko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.