Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001884
Baliozko erantzuna indarrean dagoen arautegia egun honetara arte aplikatuz: 2024/12/31
Ekarpen horiek bateragarriak dira Zergari buruzko Foru Arauaren 71.1 artikuluaren a) letran aurreikusitako mugarekin: urtean 5.000 euro, 70. artikuluan aipatzen diren gizarte-aurreikuspeneko sistemei egindako ekarpenen baturarako, 71.1 artikuluaren hurrengo letretan aurreikusitakoez bestelakoak, bazkide, partaide, mutualista edo aseguratuek egindakoak.
Kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitatera egindako eta, ekarpeneko finantza mugak errespetatuta, zerga oinarrian murriztu ezin izan diren ekarpenak (horren gutxiegitasunagatik) hurrengo bost ekitaldietan aplikatu ahalko dira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.