Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001876
a) Errenta osoa edo haren zati bat ordaindu ez bada errenta hori jasotzeko eskubidea edo errentaren zenbatekoa ebazpen judizialaren zain dagoelako, ordaindu ez diren kopuruak ebazpen judiziala irmo bihurtzen den zergaldiari egotziko zaizkio.
Jasotzeko eskubide bat edo zenbatekoa berresten duen epai-ebazpenen ondorioz jasotzen diren errentak ebazpena irmo bihurtzen den zergaldiari egotziko zaizkio. Epailearen ebazpenerako jarritako auziaren muina errenta bat jasotzeko eskubidea edo haren zenbatekoa izan behar da. Beraz, errenta ordaintzen ez denean ezin da aplikatu erregela berezi hau.
Eskubide baten aintzatespenak inguruabar euretan egon arren auzibidean esku hartu ez duten talde bereko zergadunak ukitzen baditu, errentak aurreko irizpide bera kontuan hartuta egotziko dira, hau da, aintzatespena ezartzen duen ebazpena irmo bihurtzen den zergaldiari.
Denbora-egozpenerako araubide hau lanaren etekinei aplikatuko zaie, are hainbat ekitalditan lortzen direnean ere. Hala gertatzen denean, etekin horiek bi edo bost urte baino aldi luzeagoan sortu badira eta aldian-aldian lortu ez badira, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 19.2 artikuluan ezarritako integrazio-ehunekoak aplikatuko dira.
Baldin eta enplegatuari ezin egotz dakizkiokeen inguruabarren ondorioz lanaren etekinak ebazpena irmo bihurtzen den ekitaldian barik beste batean jasotzen badira, jasotakoan egotziko dira, Zergaren Foru Arauak
57.2.b) artikuluan xedatzen duena aplikatuz.
Arau horiek eurak aplikatzen dira kobratzeko eskubidea ebazpen administratibo baten zain dagoenean ere.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.