Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001869
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren arautegian, oro har, ez da ezarri zergaduna Zergaren Araudiko 49. artikuluan berrinbertsio-konpromisoa gauzatzeko ematen diren epealdiak bete beharretik salbuetsita dagoen kasurik.
Hala ere, azken ondore horietarako, kontuan hartu behar da abenduaren 10eko 7/2008 Foru Arauko hirugarren xedapen gehigarriak hauxe ezarri duela: 2006ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitartean ohiko etxebizitza eskualdatuz gero edo aldi horretan eskuratu eta gero eskualdatuz gero, berrinbertsioa egiteko epealdia lau urtekoa da (dela ohiko etxebizitza eskualdatu aurretik, dela ondoren). Abenduaren 23ko 3/2009 Foru Arauko bigarren xedapen gehigarriak epealdi hori hedatu du 2009ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren
31ra bitartean ohiko etxebizitza eskualdatzen denerako eta ohiko etxebizitza aldi horretan eskuratu eta gero eskualdatzen denerako.
(*) COVID-19aren osasun-larrialdiaren ondoriozko foru dekretu arauemaileek ezarritako neurriak.
COVID-19aren osasun-larrialdiaren ondoriozko foru dekretu arauemaileek ezarritako neurrien arabera (3/2020
Foru Dekretu Arauemailea, apirilaren 28koa, 2. artikuluko 3. puntua; 11/2020 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 1ekoa, COVID-19ari lotutako luzapen neurriei eta beste premiazko neurri batzuei buruzkoa, 1. artikuluko 3. puntua) zenbait kasutan 2 urtetik 3 urtera luzatzen da ohiko etxebizitza salduta lortzen den diru kopurua berrinbertitzeko epealdia (Zergaren Arautegiko 49.2 artikulua), hain zuzen ere ohiko etxebizitza 2018ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean eskualdatzen denean edo ohiko etxebizitza berria 2018ko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra bitartean eskuratu eta ondoren aurreko ohiko etxebizitza eskualdatzen denean.
Berrinbertsioa egiteko epealdiaren luzapen hori honako kasu honetan ere aplikatu ahal izango da: etxebizitza familiarra, zergadunaren ohiko etxebizitza izandakoa, eskualdatzen denean, senar-emazteak banantzeko edo izatezko bikotea deusezteko prozedura batean epaileak emandako erabaki baten bidez familiarra izateari uzten dionean (Zergaren Foru Arauko 49.3 artikulua).
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.