www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001863

Isilbidezko desatxikitzea.



Iuris et de iure” presuntzioa ezartzen da, hau da, aurkako frogarik onartzen ez duena. Gainera, presuntzio horri jarraiki, ekonomia-jarduera bati atxikitako ondare-elementu guztiak desatxikitakotzat joko dira jarduera eteten bada.

Ezarritako baldintza hauxe da: ezin da beste ekonomia-jarduera bat hasi edo aurrekoa berriro hasi jarduera eteten denetik hiru urte igarotzen diren artean.

Horrela, ekonomia-jarduerari atxikitako ondare-elementuak besterentzeagatik lortzen diren errentak PFEZn ekonomia-jarduerei ez atxikitako elementuen ziozko ondare-irabazi eta -galerei aplikatzen zaizkien arau orokorren arabera kalkulatuko dira. Erregela hauek ez dira aplikatuko jarduera hori beste titulartasun batekin egiten jarraitzen denean.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Isilbidezko desatxikitzea


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali