www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001862

Ikitze- eta desatxikitze-arauak. Ondorioak



Zergadunak ondare-elementuak atxikitzeak edo aktibo finkoak desatxikitzeak ez du ondare-aldakuntzarik ekarriko, baldin eta ondasunek edo eskubideek bere ondarekoak izaten jarraitzen badute. Hau da, atxikitzeak edo desatxikizeak ez du inolako ondoriorik PFEZen gainean; bada, ez da egitate zergapegarririk egiten, betiere ondasunek zergadunaren ondarekoak izaten jarraitzen badute.

Ondare pertsonaleko ondasun edo eskubideak jarduera ekonomikoari lotuz gero, eskuraketa-balio berarekin egingo da.

Ekonomia-jarduerari atxikitako elementuak desatxikitzeari dagokionez, zergadunaren ondareari gehitzen zaizkionean, etorkizuneko balizko ondare-aldakuntzen ondoreetarako, ondoko eskuratze-balioa izango dute:

  • Etekin garbia zuzeneko zenbatespen-era erabiliz kalkulatzen bada, ondasunok daukaten kontabilitate-balio garbia, desatxikitzea gauzatzen denean.
  • Gainerako kasuetan, eskuratze-prezioaren eta burutu diren edo burutu beharko ziren amortizazioen arteko aldea.

Atxikitzeei dagokienez, ondasuna atxikitzea egiten denetik hiru urte igaro baino lehen besterentzen bada, atxikitzerik egin ez dela ulertuko da, eta ondare-irabazia edo -galera ondare-irabaziak edo -galerak kalkulatzeko arau orokorren arabera zenbatuko da.

Era berean, desatxikitzeei gagozkiela, ondasuna desatxikitzen denetik hiru urte igaro baino lehen besterentzen bada eta hortik lortutako zenbatekoa ez bada berrinbertitzen, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Araun ezarritako eran, desatxikitzerik egin ez dela ulertuko da, eta atxikitako ondare-elementuei dagozkien arauak aplikatuko dira.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Ondorioak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali