www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001854
Enpresaburu edo profesional batek bete beharreko baldintzak, enpresa txikitzat edo ertaintzat hartua izan dadin.
Mikroenpresatzat joko da honako beharkizun hauek betetzen dituena:
- Ustiapen ekonomikoa egin behar du.
- Aktiboa edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu denarekin bat etorriz, ezin da izan 2 milioi eurotik gorakoa.
- Batez beste, plantillan ezin dira egon 10 pertsona baino gehiago.
- Aurreko ezaugarrietako bat betetzen ez duten enpresek ezin dute eduki enpresaren %25.
Enpresa txikitzat joko da honako beharkizun hauek betetzen dituena:
- Ustiapen ekonomikoa egin behar du.
- Aktiboa edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu denarekin bat etorriz, ezin da izan 10 milioi eurotik gorakoa.
- Batez beste, plantillan ezin dira egon 50 pertsona baino gehiago.
- Aurreko ezaugarrietako bat betetzen ez duten enpresek ezin dute eduki enpresaren %25.
Enpresa ertaintzat joko da baldintza hauek betetzen dituena:
- Ustiapen ekonomikoa egin behar du.
- Aktiboa edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean zehaztu denarekin bat etorriz, ezin da izan 50 milioi eurotik gorakoa.
- Batez beste, plantillan ezin dira egon 250 pertsona baino gehiago.
- Aurreko ezaugarrietako bat betetzen ez duten enpresek ezin dute eduki enpresaren %25.
Aurrean azaldutako betekizunak Zergaren sortzapenaren aurreko zergaldian bete behar dira.
Zergaldia egutegiko urtea baino laburragoa izan bada, eragiketen bolumena urtekoratu egin behar da. Gauza bera egin behar da sortuta erakunde berriekin
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli