www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001853

Zer ulertu behar da merkantzia-garraiotzat, atxikitzearen presuntzioa %100ekoa duten ibilgailu mistoak zein diren zehazte aldera, azaroaren 20ko 207/2007 Foru Dekretuak onartutako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiaren 17.2.4 artikuluak xedatzen duenari jarraiki?



Atxikitzearen presuntzioa %100ekoa duten ibilgailuen artean (zergaren araudiaren 17.2.4 artikulua) merkantzien garraioan erabiltzen diren ibilgailu mistoak ditugu.

Ildo horretan, merkantzia-garraiotzat ez dugu bakar-bakarrik hartu behar merkataritza-xedea duten ondasunen garraioa ("salgaiak", "tratu edo salmenta xedez egiten den edozein gauza higigarri", "enpresak eskuratu eta eraldatu barik saltzen dituen gauzakiak"), ezpada, garraio horrek aintzat hartzen du jarduera jakin bat garatzeko beharrezkoak diren materialen garraioa, nahiz eta material horiek merkataritza-gaiak ez izan esangura hertsian, salgaiak ez direlako.

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Afectos totalmente


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali