Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001853
Atxikitzearen presuntzioa %100ekoa duten ibilgailuen artean (zergaren araudiaren 17.2.4 artikulua) merkantzien garraioan erabiltzen diren ibilgailu mistoak ditugu.
Ildo horretan, merkantzia-garraiotzat ez dugu bakar-bakarrik hartu behar merkataritza-xedea duten ondasunen garraioa ("salgaiak", "tratu edo salmenta xedez egiten den edozein gauza higigarri", "enpresak eskuratu eta eraldatu barik saltzen dituen gauzakiak"), ezpada, garraio horrek aintzat hartzen du jarduera jakin bat garatzeko beharrezkoak diren materialen garraioa, nahiz eta material horiek merkataritza-gaiak ez izan esangura hertsian, salgaiak ez direlako.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.