Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001852
Ondarearen barrukoa delako hiru urteko iraupena zenbatzen hasiko da elementua ekonomia-jarduerari atxikitzen zaion unetik bertatik.
Ildo horretan, kontuan hartu behar da hiru urteko iraupena ez dela galdagarri besterentze-balioaberrinbertitzen duten ondasunentzat, atxikitakotzat jotzeko helburuz.
Era berean, aurkako frogarik izan ezean, azpimarratu behar dugu ez direla atxikitakotzat joko zergadunaren jabetzapekoak izan arren ekonomia-jardueraren kontabilitatean edo erabili beharreko erregistro ofizialetan agertzen ez diren ondare-elementuak.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.