Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001848
Bai, ekonomia-jardueraren xedea zati batez betetzeko ondare-elementuak erabiltzen direnean, elementuen atxikitzea mugatuko zaio haien benetako erabileraren heinari jarduera jakin batean. Hala ere, ezin izango dira zati batez jarduera bati atxiki ondare-elementu zatiezinak (turismo ibilgailuak eta beraien atoiak, ziklomotorrak eta motozikletak izan ezik).
Ondare-elementu jakin batzuk ekonomia-jarduera bati atxikitakotzat har daitezke, elementu horiek beharrizan pribatuetan garrantzirik gabe eta osagarri modura erabiltzen badira.
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.