saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001845

Iturgin batek autoa erosi du eta jarduerari lotutako joan-etorrietan erabili ohi du, baita erabilera pribatuko joan-etorrietan ere. Elementu hori jarduerari atxikitakotzat har daiteke? eta baraien lotutako gastuak?

Oro har, ez dira kengarriak turismo ibilgailuak eta beraien atoiak, ziklomotoreak eta motozikletak eskuratzearekin, erabiltzearekin etab. lotutako gastuak.

Nolanahi ere, zergadunak frogatzen badu jardueraren berezko ezaugarriak direla eta ibilgailua oso garrantzitsua dela sarrerak lortzeko eta horretarako erabili ohi duela, gastu horien %50 kendu ahal izango du ibilgailuko, muga hauekin:

  1. 2.500 euro edo zergadunak erabilitako amortizazio-ehunekoa 25.000 euroko kopuruari aplikatzearen emaitzako zenbatekoaren %50, hura baino gutxiago bada eta amortizazioa ondare-elementu baten errentamenduagatik, lagapenagatik edo balio-galeragatik aplikatu bada.
  2. Ibilgailuaren eskuraketa-prezioa 25.000 euro baino gehiago izanez gero, kopuru horren zati proportzionala ibilgailuaren eskuraketak eragindako finantza-gastuekiko.
  3. 3.000 euro urtean ibilgailuaren erabileraren inguruko gainerako kontzeptu guztiengatik
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Garraiobideak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali