www.bizkaia.eus/guregida
Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001806
Zein ondasun joko da jarduerari atxikitakotzat?
Ekonomia-jarduera bati atxikitako ondare-elementutzat ondoko hauek joko dira:
- Zergadunaren jarduera garatzen deneko ondasun higiezinak.
- Jarduera garatzeko langileen zerbitzu ekonomiko eta soziokulturalei lotutako ondasunak; ildo horretan, ez dira jarduerari atxikitako ondasuntzat hartuko aisialdi- eta jolas-ondasunak edo, oro har hartuta, ekonomia-jardueraren titularrak erabilera pribaturako darabiltzanak.
- Etekinak lortzeko beharrezkoak diren beste edozein ondare-elementu. Nolanahi ere, ezin dira atxikitako ondasuntzat hartu erakunde baten funts berekietako partaidetza eta kapitala hirugarrenei lagatzekoak.
Loturak
Informazio gehiago
Oharra
Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.
Itzuli