www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001806

Zein ondasun joko da jarduerari atxikitakotzat?



Ekonomia-jarduera bati atxikitako ondare-elementutzat ondoko hauek joko dira:

  • Zergadunaren jarduera garatzen deneko ondasun higiezinak.
  • Jarduera garatzeko langileen zerbitzu ekonomiko eta soziokulturalei lotutako ondasunak; ildo horretan, ez dira jarduerari atxikitako ondasuntzat hartuko aisialdi- eta jolas-ondasunak edo, oro har hartuta, ekonomia-jardueraren titularrak erabilera pribaturako darabiltzanak.
  • Etekinak lortzeko beharrezkoak diren beste edozein ondare-elementu. Nolanahi ere, ezin dira atxikitako ondasuntzat hartu erakunde baten funts berekietako partaidetza eta kapitala hirugarrenei lagatzekoak.
Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Afectos totalmente


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali