www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001804

Zergadun batek ekonomia-jardueren etekin garbia kalkulatzen du zuzeneko zenbatespen-era erraztua erabiliz. Makina bat eskuratu du finantza-errentamenduko kontratu baten bitartez (leasing-a). Bidezkoa da leasing-eko kuotak kentzea aurretiaz etekin garbiaren %10 txikiagotuta zenbatu badira amortizazio, hornidura eta zuritzen zailak diren gastutzat jota.



Zergadunak sinatu duen finantza-errentamenduko kontratuan, ondasuna berreskuratzeko kostuari dagokion zatia kendu beharko du kuotetatik, 6/2006 PFEZ Foru Arauaren 28.1.a) artikuluak aipatzen duen aurretiazko etekin garbia kalkulatzeko xedez; izan ere, zerga ondoreetarako, kuota horien zatia dena delako elementua amortizatzeagatiko gastutzat hartzen da.

Beste alde batetik, finantza-kargari dagokion kuoten zatia ez da kendu behar, zenbateko hori guztiz kengarria baita.

Era berean, aurretiazko etekin garbia %10 txikiagotu ahal izango du zergadunak eta, horrela, amortizazio, hornidura ("narriaduragatiko galerak") eta zuritzen zailak diren beste gastu gisa jasandakoak zuzenean kentzeko ezintasuna konpentsatu egiten da.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gastuak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali