www.bizkaia.eus/guregida

Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900001798

Noiz da kengarria gastu bat PFEZren ondorioetarako?



Enpresa-jardueren edo jarduera profesionalen etekinak lortzeko egin beharreko gastuak kengarriak dira.

Ondasun bat jarduera bati atxikitzat jotzen bada, berarekin lotutako gastu guztiak kengarriak dira eta, beraz, jardueraren etekina murrizten dute.

Jarduerari lotutako ondasuna haren xederako zati batean bakarrik erabiltzen den ondare-elementua bada, loturak jardueran benetan erabiltzen den zatia baino ez du hartzen eta, beraz, ondasunak eragindako gastuak proportzio berean dira kengarriak.

Lotutako ondasuna kontabilitatean agertu behar da, bai eta eragiketa ekonomikoen erregistro-liburuko jarduerari lotutako ondasunen edo inbertsio-ondasunen kapituluan ere. Etekinak zenbatesteko metodoak ez badakar berekin kontabilitatea arteztu beharra, lotutako ondasuna erregistro-liburu berriko kapitulu horretan ere erregistratu behar da.

Loturak

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Gastuak


Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli

 

e-mailez bidali